Egunerokoa

Tresna kutxa guztion eskura

  • 4353 Bistaratze
  • /
  • 1 Iruzkin
  • /
  • arrakala

Iepa lagunok! Bagoaz proiektuarekin aurrera poliki-poliki! Azken kontuak ixten eta lotzen gabiltza, eta irrikaz gaude ekainaren 13ko aurkezpen jaialdian zuekin guztiokin tarte eder bat pasatzeko.

 

Dakizuen bezala, proiektua eztabaidarako tresna bat sortzeko helburuz jarri genuen martxan. Xede hori betetzeko, baina, zuen laguntza behar dugu. Aurkezpenean bertan eta aurrerago hainbat salmenta puntutan dokumentala jasotzen duen DVDa eskuratzeko aukera izango duzue. Baina, horrez gain, kolektiboetan eztabaidak eta hausnarketak planteatu eta dinamizatzeko bitarteko batzuk sortu ditugu. Ideia da norberak bere eremuan saioak antolatzeko iniziatiba hartzea, izan gaztetxean, aisialdi zein hezkuntza taldeetan, antolakundeetan, asanbladetan… Zenbat eta ertz gehiago ukitu, orduan eta arrakala gehiago sortuko ditugu! Beraz, zuekin kontatzen dugu herriz-herri eta eremuz-eremu lanketa propioak egiteko, zuen esku uzten dugu.

 

Eduki hauek izango dituzue zuen eskura:

 

- Dokumentala.

- Galdetegi bat, dokumentala ikusi ostean eztabaida dinamizatzeko.

- Tailer eredu bat.

- Elkarrizketa guztiak osorik eskainiko ditugu norbaitek gai baten inguruko lanketa zehatza egin ahal izateko.

- Sormen lanak (tailer ereduan ere txertatuko dituzu batzuk).

 

Aipatutako guztia hementxe, arrakala.net webgunean aurkituko duzue ekainaren 13tik aurrera,’Tresna kutxa’ izena jarriko diogun atalean.

 

Bestetik, zuen inguruan egingo dituzuen aurkezpen, eztabaida edo tailerrak iragartzeko, hemen duzue KARTEL MUTUA.

Iruzkinak

One thought on “Tresna kutxa guztion eskura

  1. Zorionaaaakkkkk!!!!
    Atzo proiektuaren aurkezpenean izan nintzen eta zorionak, benetan lan polita burutu duzuela!!! Barruraino iritsi zitzaidan, tresna ezin hobea gogoeta eta eztabaidarako. Iada hasi naiz handik eta hemendik zabaltzen. Eskerrik asko!

Erantzun

You may use this HTML tags and attributes:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>