Egunerokoa

Ekin diezaiogun bideari!

  • 3224 Bistaratze
  • /
  • 0 Iruzkin
  • /
  • arrakala

_MG_1005Bi eguneko resaka igaro dugu, eta ez pentsa parrandaren ondorenak soilik izan direnik (hori ere, kar, kar, kar!). Itzela izan zen ostiralean Dokan egin genuen Arrakalaren aurkezpen jaialdia. Ez dugu hitzik gerturatu zineten guztiontzat, mila esker lagunok! Eskerrik asko bertaratzearren, baina eskerrik asko bereziki proiektuan jarri duzuen konfiantza eta ilusio guztiagatik. Ostiralean batutako borrokarako grin guztia egikaritzen badugu, haitz zurrunak jai du gurekin!

taldekoa001

 

Etapa bat amaituta, orain hasten da Arrakalaren bidea. Herriz-herri eta esparruz-esparru lanketak egiteko txanda iritsi da, eta zuen esku uzten dugu horiek antolatu eta dinamizatzea. Horretarako, hainbat baliabide jarri ditugu eskuragai:

 

1.- Dokumentala: Euskal Herriko hainbat txokotan eskuratu ahal izango duzue DVDa 5 euroren truke. Begiratu ‘Non eskuratu‘ atala.

 

- 7 hizkuntzatara itzuli dugu, beraz, zabaldu dezagun nazioartera ere!

 

TRESNA KUTXA

 

Ondorengo edukiak ‘tresna kutxa’ atalean aurkituko dituzue:
 
2.- Galdetegia: dokumentala proiektatu ostean eztabaidak dinamizatzeko galdetegi eredu bat prestatu dugu.
 
3.- Hainbat lagunek egindako sormen lanetan oinarriturik, tailer eredu bat ere eskuragai duzue.
 
4.- Sorkuntza lanak: hainbat lagunek heteroarauaren inguruan egindako idatziak, ilustrazioak, argazkiak…
 
5.- Elkarrizketak osorik: dokumentalean haien bizipenak kontatzen agertzen diren lagunen elkarrizketa osoak ere sareratu ditugu (batzuk falta zaizkigu oraindik, igoko ditugu poliki-poliki). Gai baten inguruko lanketa zehatzak egiteko baliagarriak izan litezke.

 

Baliabideak baditugu, beraz… ekin zirrikituak sortzeari!

Iruzkinak

Erantzun

You may use this HTML tags and attributes:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>