Egunerokoa

Aurkezpen jaialdia ekainaren 13an

  • 3340 Bistaratze
  • /
  • 0 Iruzkin
  • /
  • arrakala

Bai bai bai, ongi irakurri duzu, jarri dugu dagoeneko Arrakala dokumentalaren aurkezpen jaialdiko eguna! Ekainaren 13an, ostirala, aurkeztuko dugu Donostiako Kafe Antzokian, 19:30ean hasita. Aurkezpena, baina, elkar topatzeko eta elkarrekin gozatzeko aitzakia bat izatea nahi dugu, eta hori dela eta gonbidatzen zaitugu gurekin batera arratsalde/gau pasa polit bat egitera. Lagunei komentatu, plan polita izango dela ziurtatzen dizugu!

19:30ean ekingo diogu aurkezpenari, eta ostean luntx bat izango dugu tripa zertxobait bete eta lagun artean dokumentalaren inguruan sortzen diren ideiez, hausnarketez… hitz egiteko. Haurrentzako txokoa ere egongo da, aurkezpenaz lasai gozatu ahal izateko.

Behin horrenbeste lagun batuta, ez gaude prest denok batera parranda egiteko aukera galtzeko! Goizaldera arte izango dugu antzokia zabalik, eta gu ez gara egingo bertan pasatzen denaren erantzule! Kar, kar, kar!

Ekainaren 13an ikusiko dugu elkar!

Iruzkinak

Erantzun

You may use this HTML tags and attributes:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>