ARRAKALA, ZIRRIKITU BAT HAITZEAN

Heteroaraua zirrikituz zulatze bidean, Arrakala proiektua jarri dugu martxan Topatu gazte proiektu komunikatiboak eta Bilgune Feministak

Arrakala

Zer da heteroaraua? Nola egituratzen da bizi garen jendartean? Nola eragiten digu gure bizitzetan eta harremanetan?
 

Normaltzat saldu diguten haitz zurrun horren erraietan ez gara gustura sentitzen, eta galdera horiei nolabaiteko erantzuna bilatu nahian, Arrakala proiektua jarri dugu martxan. Euskal Herria lurralde eremutzat hartuta gai hori lantzen duen ikus-entzunezkorik ez dagoela ikusita, Topatu gazte proiektu komunikatiboa eta Bilgune Feminista elkarlanean, lantalde bat osatu eta jende sare baten laguntzaz, euskarri nagusi gisara dokumental bat izango duen tresna kutxa osatzen ari gara.
 

Haitzaren arrakalak azaleratzea dugu helburu, eta horretarako heteroarauaren inguruko gaiak jorratu nahi ditugu, hala nola, familia zein elkarbizitza egoera ezberdinak, desira aukerak, identitateak eta sexu/genero sistemak guzti honetan duen eragina.
 

Diskurtso teorikoegietatik at eta praktiketan oinarrituz, heteroarautik kanpo dauden esperientzia eta bizipenak ezagutzea dugu asmoa. Aldi berean, mugimendu feministak zein LGTBQ mugimenduak haitza arrakalatzeko bidean egindako ekarpenak ere ezagutu nahi ditugu.
 

Baina hau beste arrakala baten hasiera besterik ez da. Arrakalak badira eta bagara. Haitza hankaz gora jarri nahi dugulako, lurrikararen beldurrik gabe. Haitzaren ertzetik, mundua arrakalatzera goaz.

Non eskuratu

arrakala_hemen_salgaiARABA

  • Amurrio  –  Txokogorri taberna
  • Gasteiz  –  Hala Bedi taberna
  • Laudio  –  Zuhaitza liburu-denda

 

BIZKAIA

  • Bilbo  –  Errondabide (Alde Zaharra) eta Santutxuko Herriko tabernan.
  • Durango —  Arteka liburu-denda
  • Lekeitio  –  Galarrena
  • Portugalete —  Herriko taberna

 

GIPUZKOA

  • Arrasate  —  Irati
  • Azpeitia  –  Orkatz
  • Donostia  –  Rekalde taberna
  • Hernani  –  Garin
  • Irun  –  Hazia
  • Oñati  –  Arrano
  • Zarautz  –  Arrano

 

IPAR EUSKAL HERRIA

  • Azkaine  —  Trinketeko ostatua
  • Baiona  —  Pyrénées ostatua

 

NAFARROA

  • Iruñea  –  Katakrak
  • Lesaka  –  Arrano
  • Lizarra (laster jarriko ditugu)
  • Tafalla  –  Herriko Taberna